U ( Edizio berezia / Special edition)

by PIZTIAK

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €5 EUR  or more

     

  • Full Digital Discography

    Get all 4 PIZTIAK releases available on Bandcamp and save 25%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of U ( Edizio berezia / Special edition), Gabeko Kalapitxixak, zer0, and Argia Eta Itzala. , and , .

      €15 EUR or more (25% OFF)

     

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
06:26
8.
04:06
9.
06:38
10.
11.
12.

credits

released March 22, 2015

tags

license

all rights reserved

about

PIZTIAK Ondarroa, Spain

contact / help

Contact PIZTIAK

Streaming and
Download help

Track Name: Geure txandi de on
GEURE TXANDI DE ON

Mandaeulixak kristalan kontra kankaraka
Puntilla zikindun kurtinetan enpatxata
Onarte ikusle formaleixak ixan gaz
Begixak zabal-zabalik pipak jan-da-jan
Ahaztu ein gazku beti domeki ez dala.

Auto atzeko txakur postixu morun
Plastikozko begi brillante hillakin, itsu
Buruai ontxe bai eta ontxe ez
Txoferrak hartzen daben erabakixak lege
Inok ez zaitu entzungo txilixoka, nahiku re!

Loturak apurtu, lemi hartu!
GEURE TXANDI DE ON!
Bentanak zabaldu eta harnasa hartu…

Paperak apurtu, lotsak galdu
GEURE TXANDI RE ON!
Porlana urratu arte salto ein!!!

Atezo egon seinalin zain
Saretik askatu, sokak ebai
Behatu begixeta eta esan bai
Hamenguk eindde daz, besteik eztai!

Amezgaizto baltzenetik be esnatzen da.
Eta onezkero enpara ga laguntzarra
Bizkarrik ez emon, allarte guaz
Ontxe entzungo gaittue, sentiuko gaittue!

Loturak apurtu, lemi hartu
Geure txandi de on!
Bentanak zabaldu eta harnasa hartu…

Paperak apurtu, lotsak galdu
GEURE TXANDI RE ON!
Porlana urratu arte salto ein!!!
Zerutik ez gatzu ixe allako txikiñe!



Josu Aranbarri Aramaio
Track Name: Ametsik ederrena
AMETSIK EDERRENA

Badiñotsut,
ez daigun pentsa
igarotako
egunetan.
Behingo minak
ta zoixonak.
Pasataku
pasata ra.

Bixitxi beti ru aurrea.

Ametsik ederrena,
egunik luziena,
musorik goxuenak
oindik ailateko raz.

Badiñue
burotso batzuk
matxasune
hiltxen dala.
Niri ezgata
hori pasaten.
Ixan be zeu za
neure launik onena.

Bixitxi beti ru aurrea.

Ametsik ederrena,
egunik luzeena,
musorik goxuenak
oindik ailateko raz.
Track Name: Txikotak solte
TXIKOTAK SOLTE
Eguzkia arinago ezkutaten da
Udazkena ete da ate joka
Telefonoa txirrinka aspertzen da
Zuen ahotsa erantzungailuan.

Bakarrik, libre, pozik.
Aukerak aukera zoriontsua izan naiz.
Aparte-apartin baina ala be urrin,
Bakarrik baina beti zuekin.

Ez dakar zertan inork ulertu
Ni neu topaten be nahiko behar.
Zubiak erre, txikotak solte
Haitzen kontra jo arte.

Badira egun batzuk hil naizela
Idatzi zenidan liburuaren gainean etzanda
Egin-ahalak egin bizitza beti motz
Bakarrik, urrun, hotz.


Josu Aranbarri Aramaio
Track Name: Bixitxi marabilli re
BIXITXI MARABILLI RE


Nahitte batzutan dana baltz-baltza ikusi
Hamen ez dala zereginik pentsa
Hauxe da gobuernu
Ez errieik emon!

Lista baltz ofizialetan egon arren
Eta antxoa txiki baten morun sentiu
Kontraxuai aurreik ezin eindde
Dana ezta galdute

Lagun egokixak
Lotsa tantaik be ez
Negar eta barre
Bixitxi marabilli re!

Nahitte batzutan bakarrin topa
Arrotzez inguratute egon arren
Inork ez zaittule maitte pentsa
Paparra ata eta buru altza!

Tunela pentsa baino gexa luzatu arren
Eta nundik urten suma be ez ein
Zabaldu begixak, hartu arnasi
Ipar baltzetan aurrea lagun

Errieik ez emon, ixe ezta galdute
Paparra ata eta buru altzata ibili
Ipar baltzetan aurrea lagun
Txingor eurittan aurrea lagun
Mendebaletan aurrea lagun
Aurrea beti aurrea lagun!



Josu Aranbarri Aramaio
Track Name: Nun zabiz? Geatuko gaz?
NUN ZABIZ? GEATUKO GAZ?

Nun zabiz? Geatuko gaz?
“dedo ein” eta goazen mundo barri bat ezagutzera

Nun zabiz? Geatuko gaz?
Irudi ederrekin batu eta kuadro eder bat sortukou geure indarraz

Zapaldutako hondarra olatuk bustita
Barritzen dan modun hasiko gaz

Nun zabiz? Geatuko gaz?
Alkar ezagutzea jolastuko gaz barre txikixakin

Nun zabiz? Geatuko gaz?
Kotxin geure betiko kantak kantaten jungo gaz lekueta

Zapaldutako hondarra olatuk bustita
Barritzen dan modun hasiko gaz


t.u.
Track Name: Ohean biziko gara
OHEAN BIZIKO GARA


Ingurukoen eramanak
Eraman txarrak
Burua, bihotza, zu zeu
Bapeztuko zaituenean

Erdu
Etxera eramango zaitut
Erdu
Entzun egingo zaitut
Erdu
Ikusi egingo zaitut
Erdu
Eta esango dizut…

Erlojuetako hondarrak
Begiak urratu
eta malkoek erretzen dutenean
Gehiago ezin duzunean

Erdu
Gurera eramango zaitut
Erdu
Berbarik ez dugu egingo
Erdu
Musika entzungo dugu
Erdu
Eta esango dizut

Ohean
Biziko gara
Begiak zabalik, begiak itxita
Ohean
Biziko gara
Eta egingo dugu
Egingo dugu amets

Beste ezer ez dagoela.


Josu Aranbarri Aramaio
Track Name: Hamasei
16
Inork ez zaituenin ulertzen
Danak miñe emoten dotzunin
Min emoten dozule ez dakizunin
Betirakio dala uste dozunin

Hamasei, hamazapi
Inor ez dozunin ulertzen, ezer bez.
Bizitzak aurrea saka egiten dotzunin,
Ez bazu nahi be,errukirik baik.

Eta ez zaz ezertaz ziur
Ezin dozu ezer sinistu
Eta dana dakazu hain argi
Ezin ixe sinistu.

Hamasei, hamazazpi eta hamasei.
Inork maitte ez zaituela emoten dabenin.
Baten bat albun gexen bizunin
Baten bat, zeure albun, bat…

Inor maitte ez dozule pentsaten dabenin
Albun itzal bat baino ez dozunin
Lagunak jausten hasten dizenin
Inork bakin lagaten ez zaitunin.


Batzutan bai
Bestitan eztai
Batzutan heldu
Beti betondu

Zaunkak entzun
Haginak estutu
Laga bakin
Laga bakin

Josu Aranbarri Aramaio
Track Name: Atera poza
ATERA POZA

Dena daukazu eta
Inoiz ez dena,
Ezin soseatu eta
Ez da nahikoa.

Ez dakit nola adierazi

Aurreikusita
Okerra dala,
Ezin izango duzu
Burua altza.

Ez dakit nola adierazi

Musiki ipini,
Begiak iriki,
Eta atera barruko poza.


t.u.
Track Name: Gehiegi
GEHIEGI

Ez ahal gara gehiegi arduratzen?
Ez ahal gara gehiegi enteratzen?
Ez ahal bara gehiegi saiatzen?
Ez ahal gara gehiegi beldurtzen?

Berezko gauzak, izakerak, pentsakerak,
Albo batera utziaz.

Eskatzeko mahaian
Danok jarrita eskuetara begira,
Ez dakigu zer esan,
Baina mezu bat heltzen bada
Berehala astoratzen gara.

Berezko gauzak, izakerak, pentsakerak,
Albo batera utziaz.

Ez dakigu azaltzen
Ez dakigu adierazten
Ez dakigu esaten
Ez dakigu egiten norbere barruko gauzak.

t.u.
Track Name: Josh Kexpiren balada
Josh Kexpiren balada


Goizero amataten dau
Mobileko alarma, 6:24.
Mr Ek “It’s a lovely day to run”
Kanta baino len, jo baino lehen.

Gosaria, dutxa, jantzi, maiteari pa
Ta badoa.

Ez dauka zeruan
Starmanik zain
Baina horren ordez badu planez betetako koaderno bat.

Bizitza bakarrean astirik ez eta
Pertsonaia ezberdinak hartu eta laga
Txikitako karta joko hartan bezala
Ta hor doa.


Egoera batean izaera jakin bat
Izaera bakoitzari izen desberdin bat

Ez dago ezer galtzerik, dana irabaztea da
Dakienak badaki, besteak ze inporta?






Irribarre lotsabako batekin bizitzan zehar,
Holan doa.

PUNTEU

Ez dago ezer galtzerik, dana irabaztea da
Dakienak badaki, besteak ze inporta?
Irribarre lotsabako batekin bizitzan zehar,
Holan doa.


Ezin jakin
Norekin zauden
Ezin asmatu
nortzuk diren
Banan-banan
Ezagutu arte
Dan-danak
ezagutu arte
BOOGIE!

Bizitza bakarrean astirik ez eta
Pertsonaia ezberdinak hartu eta laga
Txikitako karta joa hartan bezala
Ta hor doa.





Ez dago ezer galtzerik,
dana irabaztea da
Dakienak badaki,
besteak ze inporta?
Irribarre lotsabako batekin
bizitzan zehar,
Holan doa.




Josu Aranbarri Aramaio
Track Name: Lehen urtebetetzea zu gabe
MUGIKORRA ITZALI DUT
EZIN IZAN DUT
ZURE ZENBAKIA
EZABATU

ZIMURRAK AGERIAGO
DESENGAINUA

ZU GABE LEHEN URTEBETETZEA

OPARITU ZENIDAN
LIBURUKO ESKAINTZARI SO
HAUR KALIGRAFIA
IDAZTEN EZ ZENUEN IKASI

NAHIKOA ZENUEN
BEGIRADAREKIN

ZU GABE LEHEN URTEBETETZEA
AURRENA IZATEN ZINEN DEITZEN


K.U.
Track Name: Bixitxi marabilli re + marabilli all stars
BIXITXI MARABILLI RE


Nahitte batzutan dana baltz-baltza ikusi
Hamen ez dala zereginik pentsa
Hauxe da gobernu
Ez errieik emon!

Lista baltz ofizialetan egon arren
Eta antxoa txiki baten morun sentiu
Kontraxuai aurreik ezin eindde
Dana ezta galdute

Lagun egokixak
Lotsa tantaik be ez
Negar eta barre
Bixitxi marabilli re!

Nahitte batzutan bakarrin topa
Arrotzez inguratute egon arren
Inork ez zaittule maitte pentsa
Paparra ata eta buru altza!

Tunela pentsa baino gexa luzatu arren
Eta nundik urten suma be ez ein
Zabaldu begixak, hartu arnasi
Ipar baltzetan aurrea lagun

Errieik ez emon, ixe ezta galdute
Paparra ata eta buru altzata ibili
Ipar baltzetan aurrea lagun
Txingor eurittan aurrea lagun
Mendebaletan aurrea lagun
Aurrea beti aurrea lagun!



Josu Aranbarri Aramaio